martes, 19 de marzo de 2013

HABITATA I


HABITATA I

Nik aukeratutako habitata Nafarroan kokatuta dago, Etulain eta Leazkue izena duten bi herrien artean. Zelai hau aukeratu dut bertan jolasten nuelako txikia nintzenean eta Etulainen, hau da, ni hazi naizen herrian kokatu nahi dudalako niretzat izango den etxea.

Gainera, zelaia honek nahiko arrapala handia dauka eta lehen aipatutako bi herriak baino zertxobait altuago dago, sekulako bistak eskaintzen. Zelaiaren eskuin aldean gainera Baratsueta mendia dago, eta honek "Los Pitufos" parkea dauka bere magalean, zonaldeari berezko nortasun bat ematen.

Kokapen planoak:





Parzela honetan bizitzeko aukeratu ditudan pertsonak 18 urteko neska mutilak dira, gauza asko dituzte komunean beraien artean, baina era berean, bakartzen dituzten ezaugarriak dituzte guztiak. 

Pertsona
Adina
Bizimodua
Bakarkako beharrak
Taldeko beharrak
Behar finkoak
Denboraldiko beharrak
Nerea Jimenez
18
·  Kimika ikaslea
·  Oboe jolea
·  Musika entzuteko ohitura
·  Futbolzalea
Musika ikasteko lekua
Erlaxatzeko bainuontzia
·  Ikasteko lekua
·  Laborategia
·  Komuna
·  Sukaldea

·  Komuna
·  Sukaldea
·  Bakoitzaren logela
·  Elkarrekin egoteko tokia
·  Laborategia
·  Ikasteko gela
Unai Clemente
18
·  Kimika ikaslea
·  Erretzailea
·  Teleskopioan begiratzea gustuko
·  Futbolzalea
Leiho handia izarrak ikusteko
Sofa handia
Fermin Elizalde
18
·  Kimika ikaslea
·  Ordenagailu jolasen zalea
·  Txistu jolea
·  Futbolzalea
Musika ikasteko lekua
Ispilu handia
Sergio Elcano
18
·  Kimika ikaslea
·  Argazkilaritza gustukoa
·  Korrika egitera joateko ohitura
·  Futbol epaile bezala lanean
Argazkiak inprimatzeko lekua
Dutxa handia eta atetik gertu




























Guzkia batzen den irudigrama edo organigrama hau da: