jueves, 4 de abril de 2013

HABITATA II

HABITATA II


Eraikina egin behar den zelaia hautatu eta gero, bertan egingo den etxebizitza diseinatzen hasi naiz. Hasteko, eraikitzerako orduan zeri emango zitzaion garrantzia pentsatu nuen; alde batetik etxebizitzak duen kokapena dela eta Etulain herrirantz dituen bistak aprobetxatu behar zirela erabaki nuen. Bestetik, zelaiaren maldaz lagunduz etxebizitzaren zatiren bat “kolgantea” izango zela erabaki nuen.
Gero, bertan biziko den jendearen logelak edota egoteko tokiak, zen jendearen arabera aldakorrak izango zirela esan ziguten. Hau da, norbait joaterakoan etxebizitzak nolabaiteko aldaketa sumatu behar zuela eta alderantziz. Honek kamioiek eta trailerrek dituzten karga eta deskarga metodoak ekarri zizkidan burura, eta horrelako metodo bat erabiliko nuela erabaki nuen. 

Ideia hauek buruan nituela diseinatzen hasi nintzen. Eta hau izan zen emaitza:

Planoak:






Maketa: