domingo, 19 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZAN MOLDAKETA

TRINITATE PLAZA

Plazan egin beharreko interbentzioak pentsatu aurretik, plazak berez zer behar zuela pentsatu nuen. Horretarako plazara joan nintzen bizpahiru aditan. 



Bertan nengoela konturatu nintzen egun osoan zehar, batez ere udan, eguzkiak zuzen-zuzenean jotzen duela plazan. Gainera, bertan egun osoan zehar haurrak daude bertan bai futbolean bai eskupilotan jolasten. Beraz, udan batez ere errefreskatzeko lekuren bat jartzea pentsatu nuen.

Aste santuan Burdeosen egon nintzenean bertako iturri famatuenean fijatzen egon nintzen eta bertan inspiratu nintzen Trinitate plazan jarriko nuen iturria diseinatzeko. 





Horretaz gain, beste hainbat iturri ere hartu nituen eredu gisa. Hainbar ikuspuntu ere kontutan izateko.




Gainera, nik egindako ur zonaldean, oinak sartzeko aukera egotea nahi nuen. horretarako maldatxo bat jartzea pentsatu nuen. Honek era berean arazo bat suposatzen zuen piszinatxoaren alde batetik estera joaterako orduan. Arazo hau ekiditeko lorategi japoniarretan jartzen dituzten zubitxoetan inspiratu nintzen. Honela nire diseinuari beste ikusountu internazionalago bat emateko.



Dena dela, inguruarekin bat etortzeko eta ukitu minimlistago bat emateko zubitxoa hormigoiz egitea pentsatu nuen eta alboetako pasamanosak kentzea ere. Horrelako zerbait geratuko zen:


Hortaz, hau guztia kontutan edukita, nire diseinua aurrera eteratzeko ordua iritsia zen. Eta hau izan zen emaitza:







Amaitzeko iturritxoen mekanismoari buruzko informazioa bilatu nuen: 



sábado, 18 de mayo de 2013

GREEN ROOF

GREEN ROOF

Arkitekto kanadiar batek Green Roof kontzeptuari buruzko txarla bat eman zigun. Green Roof kontzeptua eraikinetan zonalde berdeak jartzean datza, hau da, eraikinen estalkietan, fatxadetan edo beste edozein lekuan bejetazio zonalde bat jartzean. Ideia hau eraikin pilo bat dituzten hiri handietan aurrera eramateko pentsatuta dago, eta horrela basorik, zelairik eta parkerik ere ez dituzten hirien zonaldeen airea nolabait berriztatzea.

Gainera pentsatu beharra dago horrelako hiri handiak egiteko sekulako mendi, baso eta oihan hektarea pila bat lurrera bota behar izan direla. Eta iniziatiba honek nolabait kendutako zuhatz, lautada eta landareak berriz landatzen ditu.





Dena den ideia honek ekonomikoki esfortzu oso handia suposatzen du, izan ere, hasteko estruktural aldetik pixu gehigarri oso haundi bat da. Eta gainera, eraikina landaretza batek sortzen dituen hezetasunak gainditzeko prestau bejar da.


Beraz, gauza asko hartu behar dira kontutan horrelako aldaketa bat egin aurreti, zeren, bai ekologikoki oso ona izan daiteke, baina gai da eraikina horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko? Eta, pres dago bezeroa horrelako gastuak ordaintzeko? 

UNIBERTSITATE PLAZAN INTERBENTZIOA

HIRU FAROLEN ETXEA

Bigarren proiektu hau aurrera ateratzeko hartu dudan lekua Oñati enparantza izan da, hau da Arkitektura, Ekonomia eta Magisteritza fakultateek sortzen duten enparantza ain zuzen ere. 

Proiektua aurrera ateratzeko hartu nituen bi helbur hauek dira: batetik bertan biziko zirenak, hau da irakasleak, ez zutela beren logelatik arkitektura fakultatea ikusi nahi. Eta bestetik honen orientazioa aprobetxatu beharra nuela terrazaren bat edota, egukia sartzeko hainbat zittikitu jarrita. Gainera, argi neukan ez nuela plazan sekulako aldaketa bat egin nahi, hau da, plaza gutxi gora behera zegoen bezalakoa utzi nahi nuela. 

Hori kontutan hartuta diseinatzen hasi nintzen eta hau izan zen emaitza: