domingo, 19 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZAN MOLDAKETA

TRINITATE PLAZA

Plazan egin beharreko interbentzioak pentsatu aurretik, plazak berez zer behar zuela pentsatu nuen. Horretarako plazara joan nintzen bizpahiru aditan. 



Bertan nengoela konturatu nintzen egun osoan zehar, batez ere udan, eguzkiak zuzen-zuzenean jotzen duela plazan. Gainera, bertan egun osoan zehar haurrak daude bertan bai futbolean bai eskupilotan jolasten. Beraz, udan batez ere errefreskatzeko lekuren bat jartzea pentsatu nuen.

Aste santuan Burdeosen egon nintzenean bertako iturri famatuenean fijatzen egon nintzen eta bertan inspiratu nintzen Trinitate plazan jarriko nuen iturria diseinatzeko. 





Horretaz gain, beste hainbat iturri ere hartu nituen eredu gisa. Hainbar ikuspuntu ere kontutan izateko.




Gainera, nik egindako ur zonaldean, oinak sartzeko aukera egotea nahi nuen. horretarako maldatxo bat jartzea pentsatu nuen. Honek era berean arazo bat suposatzen zuen piszinatxoaren alde batetik estera joaterako orduan. Arazo hau ekiditeko lorategi japoniarretan jartzen dituzten zubitxoetan inspiratu nintzen. Honela nire diseinuari beste ikusountu internazionalago bat emateko.



Dena dela, inguruarekin bat etortzeko eta ukitu minimlistago bat emateko zubitxoa hormigoiz egitea pentsatu nuen eta alboetako pasamanosak kentzea ere. Horrelako zerbait geratuko zen:


Hortaz, hau guztia kontutan edukita, nire diseinua aurrera eteratzeko ordua iritsia zen. Eta hau izan zen emaitza:







Amaitzeko iturritxoen mekanismoari buruzko informazioa bilatu nuen: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario