NIRE LOGELA
Beste askorena bezalakoa eta era berean bakarra. Gauaren
bakardadean nirekin datorrena eta nire ametsen sekretuen lekuko dena.
Logelan sartuta eskuinaldean nire ohea dago, laranja
kolorekoa, gelari argitasuna et berotasuna ematen diona. Leihoaren aurrean
kokatuta dago. Nire gelan eguzkiaren eta ohearen laranjak nahasten dira eta
gela osoan zehar sakabanatzen.
Ezkerraldean berriz, apalategi bat. Ikas lanerako hainbat
trasturen begirale eta zaindari. Honen gainean argazki bat, hainbat lagunen
argazkia. Honen aurrealdeko paretan beste hainbat argazki, logelari nolabaiteko
nortasuna ematen.
Logelaren amaieran ikasmahaia, ordu luzeko ikas saioetan
nirekin datorrena. Urte bakar batentzako logela da hau, baina hala ere ezin da
ezeztatu nirea dela logela eta nire esentzia daramala.