HABITATA II
Eraikina egin
behar den zelaia hautatu eta gero, bertan egingo den etxebizitza diseinatzen
hasi naiz. Hasteko, eraikitzerako orduan zeri emango zitzaion garrantzia
pentsatu nuen; alde batetik etxebizitzak duen kokapena dela eta Etulain
herrirantz dituen bistak aprobetxatu behar zirela erabaki nuen. Bestetik,
zelaiaren maldaz lagunduz etxebizitzaren zatiren bat “kolgantea” izango zela
erabaki nuen.
Gero, bertan
biziko den jendearen logelak edota egoteko tokiak, zen jendearen arabera
aldakorrak izango zirela esan ziguten. Hau da, norbait joaterakoan etxebizitzak
nolabaiteko aldaketa sumatu behar zuela eta alderantziz. Honek kamioiek eta
trailerrek dituzten karga eta deskarga metodoak ekarri zizkidan burura, eta
horrelako metodo bat erabiliko nuela erabaki nuen.
Ideia hauek
buruan nituela diseinatzen hasi nintzen. Eta hau izan zen emaitza:
Planoak:











